2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Zuzenen ekuazioak

Hurrengo appletarekin zuzenen ekuazioak landu daitezke, DBH 4.mailako matematikan, zuzenen malda kalkulatzeko edo zuzenen ekuazioa kalkulatzeko.

Geogebra eta trigonometria

Geogebrak aukera ederra ematen ditu trigonometria lantzeko. DBH 4 edo 1.batxilergorako sinu, kosinu eta tangente funtzioak nola aldatzen diren ikusteko applet polita da hurrengoa.


2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

GEOCLICK

Hurrengo aplikazioa geometria lantzeko oso aukera polita da. Maila desberdinetarako eta mota guztietako ariketak ditu. Adibidez, 28.paketea (trigonometriarekin hasi izeneko), 4.mailan lehenengo aldiz trigonometria ikusten denerako oso polita da.

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Funtzio afinak

Hurrengo irudian klikatzen baduzu, puntua eta malda emanda zuzenak marrazteko aplikazio batera joango zara. DBH 4.mailako matematikan zuzenak planoan lantzeko ariketa polita da.



http://nlvm.usu.edu/es/nav/frames_asid_332_g_4_t_2.html?from=category_g_4_t_2.html

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

Bi kurben arteko azaleren kalkulua

2.batxilergoko Matematika II irakasgaian integralen erabilerak lantzeko ariketa egokiak dira hurrengoak.



MATRIZEAK

2.batxilergoko Matematika II irakasgaian matrizeak eta matrizeen arteko eragiketak ikusteko aplikazio polita hurrengoa.




2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

Lehenengo mailako ekuazioak

Ondorengo ariketak lehenengo mailako ekuazioak ebazteko dira. Ebatzi ekuazioa eta idatzi emaitza. DBH 3.mailakoentzat egokia iruditzen zait ekuazioak praktikatzeko.


http://www.fi.uu.nl/toepassingen/02063/toepassing_wisweb.en.html

Arrazoi trigonometrikoak

Beheko irudian klikatuta angelu desberdinen arrazoi trigonometrikoak kalkulatu beharko dira, angelua radianetan zein gradutan emanda. 1.batxilergoko matematikako irakasgaian lantzeko ariketa aproposak dira.


http://www.thatquiz.org/es/practicetest?rz6a3vlwcj1o

Zenbaki konplexuak

Hurrengo ariketak 1.batxilergoko matematiketarako dira, zenbaki konplexuen arteko eragiketak praktikatzeko. Klikatu irudian ariketak egiten hasteko.



zenbaki konplexuen ariketak

2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Zenbaki konplexuak era polarrean eta binomialean

1.batxilergoko Matematika I irakasgaian zenbaki konplexuak ikusten ditugunean, zenbaki konplexuak era binomialean eta polarrean adieraz daitezkeela ikusiko dugu. Aplikazio honek bi forma hauen arteko erlazioak ulertzen lagunduko digu. Klikatu beheko irudian aplikazioara joateko.

http://www.educaplus.org/play-294-Relaci%C3%B3n-entre-las-componentes-cartesianas-y-polares.html

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

FUNTZIOAK ETA GRAFIKOAK

Bi ariketa hauek, 1.batxilergoko matematikarako diseinatuta daude. Funtzio aljebraiko desberdinak eta beraien grafikoak erlazionatzeko dira. Funtzioak eta grafikoak Funtzio motak eta grafikoak