2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena
Zuzenen ekuazioak
Hurrengo appletarekin zuzenen ekuazioak landu daitezke, DBH 4.mailako matematikan, zuzenen malda kalkulatzeko edo zuzenen ekuazioa kalkulatzeko.
Geogebra eta trigonometria
Geogebrak aukera ederra ematen ditu trigonometria lantzeko. DBH 4 edo 1.batxilergorako sinu, kosinu eta tangente funtzioak nola aldatzen diren ikusteko applet polita da hurrengoa.
2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna
GEOCLICK
Hurrengo aplikazioa geometria lantzeko oso aukera polita da. Maila desberdinetarako eta mota guztietako ariketak ditu. Adibidez, 28.paketea (trigonometriarekin hasi izeneko), 4.mailan lehenengo aldiz trigonometria ikusten denerako oso polita da.
2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena
Funtzio afinak
Hurrengo irudian klikatzen baduzu, puntua eta malda emanda zuzenak marrazteko aplikazio batera joango zara. DBH 4.mailako matematikan zuzenak planoan lantzeko ariketa polita da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)